Irakasleroa.blog
Natxoren bloga


Hasiera
Artikuluak igorri

Acerca de
Harpidetu blogean

Atalak
Denetarik [1] Sindicar categoría
Iritziak [2] Sindicar categoría

Archivo
October 2005 [3]

Sindikatzea (RSS)
Artikuluak
Iruzkinak

 


Iritziak


Nola lagundu etxerako lanak egiten?

Kike Amunarriz

Por Txalaparta - October 24th, 2005, 15:22, Categoría: Iritziak
Enlace Permanente | Comentarios 4 | Comentar | Referencias (0)

Kike Turmix

  Rocka, bizitza

KIKE TURMIX (1957-2005)

Punk-rock mugimenduaren sustatzaile nekaezina izan zen; lehendabizi musikari gisa eta jarraian kontzertuak antolatzen.

RRock-and-rolla izan zuen pasio handiena, nahiz eta Madrilen euskalduntasunaren eta Athleticen enbaxadore ere bihurtu zen. Kike Turmix, punk-rockaren sustatzaile, Pleasure Fuckers taldeko abeslari eta kontzertu antolatzaile izan zena, igande gauean hil zen Madrilen, gibeleko minbizi baten ondorioz. 48 urte besterik ez zituen. Enrique Vitoria izena zuen eta Bilbon jaio zen, nahiz eta berak bere burua debartzat ere bazuen.Kike Turmixen bizitza osoa musikaren inguruan zegoen antolatua azkeneko urteotan. 1982an Bilbo utzi eta Madrilera jo zuenetik hamaika saltsatan sartu zen, baina beti musikaren inguruan. Pleasure Fuckers garage-punk taldea sortu zuen, hainbat tabernatan disc-jockey lanak egin zituen, Roto disketxean lan egin eta Safety Pin zigilua sortu zuen, eta kontzertu promotore ere bihurtu zen. Haren bitartez etorri ziren lehendabiziko aldiz Euskal Herrira gerora zeresana emango zuten hainbat rock talde: Hellacopters, Turbonegro...Lehenengo pausoak Pasapures eta N-634 Bilboko punk taldeetan eman zituen Turmixek, 70eko hamarkadaren amaieran. Iker Barandiaran kazetariak Putz aldizkarirako eginiko elkarrizketan, hala ere, bere punk izaera definitu zuen: «N-634 taldekook gandorra eramaten lehenetarikoak izan ginen, baina Madrilera alde egin nuenean beste era bateko jendearekin egin nuen topo; rock-and-rollaren kultura handiagoa zeukan jendearekin, eta nik neuk ere sustraiak han nituen. Punka gangar, pintxo eta slogan demagogikoak haizatzeko show txiki bat bilakatzen ari zela ikusteak nazka eman zidan». Ez zen inoiz euskal rock erradikalaren oso zale izan, nahiz eta berak hitzarekin bat egiten zuen: «Neure burua euskalduntzat, erradikaltzat eta rockerotzat daukat, baina ez nintzen eta ez naiz epigrafe horren parte izan», zioen aipatutako elkarrizketan. Turmixek The Cramps, Stooges, MC5, The Sonics eta mozorrorik gabeko rock-and-rolla maite izan zituen, eta The Pleasure Fuckers Mike Sobieski eta Nora Findlay gitarrista estatubatuarrekin sortutako taldea haienganako miresmena agerian uzteko baliatu zuen. Sei disko kaleratu zituzten (Loud, lubed & live, First abortion, Supperstar, Fried cheese & pivo, Ripped to the tits eta For your pleasure) eta hainbat bira egin nazioartean. Safety Pin disketxearen bitartez, disko ugari kaleratu zituen; horien artean Hot Dogs eta Mermaid euskal taldeenakRock-and-rollaren arauei jarraitu zien bizitza osoan: «Sexua gutxi, baina ona; drogak bere neurrian eta beti kontrolatuz eta rock-and-rolla tonaka. Oraindik ere, nire bizitzako ezinbesteko motorra da».Orain dela urte batzuk bihotzeko arazo batzuk izan ondoren, azkenaldian gehiago zaintzen zuen bere burua, baina igandean gaixotasunak eraman zuen. Mikel Lizarralde

Por Mikel Lizarralde (Berria-tik hartua) - October 10th, 2005, 17:15, Categoría: Iritziak
Enlace Permanente | Comentar | Referencias (0)




<<   August 2021    
SMTWTFS
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31     

DanceAge.com MyAlbum Enlaces
eGrupos
ZoomBlog

Nire loturak
Patxitrapero
Zertzeladak

 

Blog hau ostatua dago ZoomBlog.com